XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Jesusek erantzun: - Hau da lehenengoa: Entzun, Israel: Jauna, gure Jaungoikoa, bakarra da.

Maita ezazu Jauna, zure Jaungoikoa, bihotz-bihotzez, gogo-gogoz, zeure adimen osoz eta zeure indar guztiz.

Bigarrena, berriz, hau da: Maita ezazu zure lagunurkoa, zeure burua bezala.

Ez da hauek baino agindu haundiagorik (Mc 12,28-31).

Agindu berriaAgindu berri bat ematen dizuet: Maita ezazue elkar.

Bai, Nik maite izan zaituztedan bezala, zuek ere maita ezazue elkar.

Honetan ezagutuko dute guztiek, nire ikasleak zaretela: elkar maite baduzue (Jn 13,34-35).

Jesusen agindua aurkitzea gordailua aurkitzea da Zeruetako erreinua, soroan ezkutatutako gordailuaren antzekoa da.

Aurkitzen du gizon batek eta gorde egiten du.

Pozez beterik joaten da, saltzen ditu dauzkan gauza guztiak, eta soroa erosten du (Mt 13,44).

Esaldi hauek haurren kuadernoan dituzue haien erara moldaturik.

On izango litzateke, gaia zuek osatzea Haurrarekin hitzeginez, eta berak, katekesi-saioan, ulertu eta gogoz hartu duena esaten utziz.

Erabili, nahi baduzue, haurraren kuadernoa.

Elkarrizketa horretan haurrari agertu behar diozue zergatik zeurok gaur Jesusi jarraitzen diozuen: inork ez zaituzte behartzen; Jesus aurkitzea eta maitatzea, altxor bat aurkitzeko zoriona izatea bezala da; eta Jesusen aginduari ematen diozuen balioa eta garrantzia ere agertu, besteak maitatzeko egiten dituzuen ahaleginez eta hortan aurkitzen dituzuen zailtasunen adibideak jarririk.

Otoitz bat egin dezakezue, besteak maitatzen dituen hainbeste jenderengatik.